2017(e)ko maiatzaren 3(a), asteazkena

ETB- RA BISITALDIA

  ETB- RA TXANGOA!!
      2017ko apirilaren 4an 5.mailakoak Donostiako “Miramon Teknologia Parkea”n dagoen ETB-ko egoitza ikustera joan ginen.
     9:4tan autobusa hartu genuen eskolako atarian. Iritsi ginenean, Elena izeneko neska batek azaldu zigun zer egiten dute bertan.
    Bi taldetan banatu gintuzten: Lehenengo  taldea “platoak” ikustera abiatu zen eta besteak, bitartean, sarreran, hamaiketakoa hartzen geratu ziren.
   Plato ugari  erakutsi ziguten, esate baterako Hiru- Txulo”, “Bagoaz” ,”Atrápame si puedes”,  “El programa de Claudio”, “Buru bero” …
Konturatu ginen… “platoak” , zuzenean eta bertan ikusterakoan, telebistan ikusten direnean baino  askoz ere txikiagoak zirela!.
Plato berdinetan  programa desberdinak grabatzen ziren bertako mahaiak eta eszenatokiak tokiz aldatuz eta kamerak biratuz. Sabaiak argi eta fokoz beteta zeuden.
Bertako ustekabeen  artean…”BAGOAZ”-eko aktore eta aktoresa dexente ikusi genituen.
Plato desberdinetan argazki mordoa atera zizkiguten gure irakasleek.
Asko gustatu zitzaigun bisitaldi hau! Benetan gomendagarria!
Oso ondo eta txintxo ibili ginela esan ziguten gainera!
Bisita bukatzean ETB-ko libretatxo batzuk oparitu ziguten, eta emandako harrera eskertu ondoren, alde egin genuen. Aldapa bera oinez abiatu ginen eta Orkestra Sinfonikoaren egoitza ere ikusi genuen.Handik Anoetara iritsi ginen.
 Skate park batetik pasa ginen. Ferrerias parkean bazkaldu genuen (Anoetako dorrearen ondoan dago). Arratsaldea, parkean pasa genuen, jolasten. Parkea,  oso txukun eta garbia utzi genuen.

16:10etan autobusa etorri zen gure bila.
Oso parke atsegina zen. Iturria eta komunak zituen. Arantxaren aurreko eskolaren parean.
Oso ondo pasa genuen!!!            Ez zuen euririk egin!!!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina