2017(e)ko maiatzaren 2(a), asteartea

BULGARIAKO BABA MARTA JAIA



Kaixo, lagunok!:

Elena naiz, 5.B-ko ikaslea. Bulgarian jaio nintzen orain dela ia 11 urte, baina 5 urtekin Lasartera etorri nintzen nire familiarekin.

Gaur, zuekin, nire herrialdeko jai ospetsu eta berezi bat konpartitu nahi dut.


Urtero bezala, gaur, martxoaren 1ean, Bulgarian, jai nazionala da:

  ¡BABA  MARTA ! jaia.

BABA  hitzak “amona” esan nahi du eta MARTA hitzak, martxoa,

 beraz  ” martxoko amona” esan nahi du. Udaberriaren etorrera ospatzen dute.



BAINA… NONDIK DATOR OHITURA HAU?

Aspaldiko kondairak diotenez, orain dela 1000 urte baino gehiago, eguraldia Amona Baba-ren menpe zegoen. Alai eta pozik zegoenean eguraldi eguzkitsua egoten zen, txoriek abesten zuten, zelaiak lorez beterik egoten ziren. Baina haserre zegoenean, berriz, eguraldi hotza izaten zen. Amona Marta lasaitzeko, negua joateko  eta eguraldi ona berriro izateko, urtero, martxoaren 1ean, bulgariarrek MARTENITSA izeneko artilezko apaingarri txuri eta gorriak egiten dituzte, pultsera eta brotxe moduan, batez ere. Kolore gorriak indarra, adiskidetasuna, beroa eta eguzkia adierazten du eta txuriak , argia eta garbitasuna. Biak elkarturik Bulgariako elkartasuna adierazten dute.



ETA… ZER EGITEN DUTE PULTSERA HAUEKIN?

Eskumuturrean jarrita eramaten dituzte lehenengo enara, zikoina edo zuhaitz bat bere lehenengo loreekin ikusi arte. Orduan eskutik kendu eta zuhaitz baten adarrean zintzilikatzen dira hitz hauek esanez: “Eraman nire  negu beltz eta txar hau eta ekarri udara argi eta zoriontsua!”.



Espero dut honekin Bulgariako ohiturei buruz zerbait gehiago ikasi izatea!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina