2016(e)ko abenduaren 5(a), astelehena

EUSKAL HERRIKO IBAIAK.


BIDASOA IBAIA

Nafarroko eta Gipuzkoako ibai bat da. Auza mendiaren magalean dauka bere sorburua eta Kantauri itsasoan, Hendaia eta Hondarribi artean, itsasoratzen da.
Bere luzera 69km-koa da.
Bere ibai adarrak dira: Zeberia, Ezkurra, Iruribeta, Latsa, Tximista,Jaizubia, Zia, Onin eta Endara.
Bidasoa ibaiaren ibilgua hau da:
Erratzu, Ornoz-Mugaire, Narbarte, Legasa, Fuenterrabia eta Hendaia.
Bere emaria 24,7m3/s. 


Egileak: Elena eta Oier. 5.B






LEA IBAIA

Lea ibaia Bizkaiko ibai bat da.
Oiz mendiaren isurialdean, Munitibar, Aulesti eta Amoroto inguruan, jaiotzen da.
Kantauri  itsasoan itsasoratzen da, Mendexa eta Lekeito artean.
20km-koa da bere luzera eta 82km2 bere arroa.
Bere ibai adarrak hauek dira: Motroilo, Oiz eta Urio.
Lea ibaiaren ibilgua hau da: Munitibar, Aulesti, Amoroto eta azken zatian, Mendexa eta Lekeitio.

Bere emaria 25m3/s-koa da.


Egileak: SARA, IBAI  ETA HODEI.   5B


EBRO IBAIA



Ebro ibaia Reinosa herrian jaiotzen da Kantabria erkidegoan, Fontibre izeneko herri txiki batean, 1880 metrotara.
Amposta herrian isurtzen da, Tarragona probintzian, Mediterraneo itsasoan.
Bere ibilgua: Zazpi autonomia elkarte zeharkatzen ditu: Kantabria, Gaztela eta Leoi, Errioxa, Euskadi, Nafarroa, Aragoi eta Katalunia.  Reinosa, Valderredible, Cañan del Ebro (Burgos), Las Meunchas, Errioxan Haro,  Labastida, Briones, San Martin de la Sonsierra, Elciego, Cenicero, Fuenmayor, Oyon, Logroño. Nafarroan,  Viana, Mendavia, Sesma, Lodosa, San Adrian, Aldeanueva de Ebro, Rincon de Soto, Funes, Milagro, Alfaro… Castejon, Tudela, Fustiñana, Buñuel, Cortes.
Bere ibai adarrak hauek dira: Jalon, Herva, Guadalupe, Ega, Arga, Aragoi, Gallego eta Segre.
Ebro ibaiaren emaria da: 483 m3/segunduro.
Ez da egonkorra, neguan asko igotzen da, eta udaran asko jeisten da, euri gutxi egiten duelako.





NERBIOi IBAIA   
Bizkaiko eta Arabako ibai bat da.
Santiago mendian du sorburua eta Kantauri itsasoan itsasoratzen  da.
72 Km-koa da bere luzera.
Ibai adarrak : Larrumbe, Izoria, Altube, Bergantza, Arnauri eta Zeberioerreka.
Ibaiaren ibilgua: Bizkaiko Urduñako lurrak igaro eta gero , Arabako Amurrio,Luiondo eta Laundiuo zeharkatzen  ditu.
Bere emaria 9,6 m3/s-koa da.

  EGILEAK: YASMINA,  AITANA ETA JULEN.
            

      OKA IBAIa        
             
Oka ibaia Oiz  mendiaren magalean jaiotzen da, Zagaztietan. Mundakan itsasoratzen da, Bizkaiko golkoan.
Oka ibaiak 27 kilometroko luzera du.
Bere ibai adarrak hauek dira: Berrekondo, Golako, Omaerraka, Ugarte, Muxika, Busturia eta Sollube.
Ibaiaren ibilgua hau da: Muxika, Gernika, Forua, Busturia, Murueta, Sukarrieta, Mundaka, Kortezubi, Gautegiz- Arteaga eta Ibarrangelu.
Bere emaria hau da: 3,6 m³/S erregularra da.
Oka ibaiaren sakonera asko aldatzen da. Itsas beheran metro bat baino gutxiago du. Itsas goran berriz, hiru metroko sakonera izaten du gutxi gora behera. Gure ibaiaren zabalera batez bestekoa da, hau da, ez da asko aldatzen bere emaria osoan, 10 metroko zabalera du gutxi gora bera. 


EGILEAK: ALEXIA, ANDER ETA JONATHAN. 5.B




ZADORRA IBAIA



Arabako ibai nagusia da.
Araban jaiotzen da, Entziako mendilerroan eta Ebrorekin bat egiten du Burgos eta Zabraran artean.
78,1 km da bere luzera.
Bere ibai adarrak hauek dira: Barrundia, Santa Engrazia, Dulantzi, Batan, Itzurra Baleta, Zalla, Las Huertas eta Ihuda.
Ibaiaren ibilgua da: Agurain, Gazteiz, Iruña, Oka, Argartzun eta Armiño.
20,6 m3/S da bere emaria.


EGILEAK: Markel eta Ane 5.B.





Kadagua    ibaia

Burgos eta Bizkaiako ibai bat da. Sierra Magdalenan (Montes de La Peña, Burgos-en)                dauka sorburua. Kadagua ibaia Ría de Bilbao-n (Ibaizabal eta Nerbioi ibaiak elkartzen diren gunean) itsasoratzen da.
 Kadagua ibaiak 70 km luze ditu. 
Bere ibai adarrak hauek dira: Herrerías, Ordunte eta Kadagua bailarako erreka txikiak: Arceniega, Artxola eta Ortxoran.
 Ibaiaren ibilgua hau da: Burgosetik eta Bizkaiatik pasatzen da: Valsamada, Zalla, Güñes eta Alonsotegi herrietatik.
Bere emaria 10,2 m3/sg.-koa da.


EGILEAK: ADRIAN ETA NAHIA    5 B






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina