2016(e)ko abenduaren 1(a), osteguna

ALEX GARCÍARI 5B-koen AGURRA

ALEX GARCÍA LASARTEARRA GURE GELAN PRAKTIKETAN

Kaixo, lagunok!

Urriaren 17-tik azaroaren 18ra arte, Alex García lasartearra, gure gelan izan dugu bere praktikaldia burutuz. Irakasle izateko ikasten ari da eta hauek izan dira bere lehenengo praktikak.

Gure ustez asko ikasi du gurekin oso talde ona garelako eta asko lagundu diogulako.
Esan beharra dago ere, berak guri gehiago lagundu digula.

Oso gustora egon gara berarekin. Pena asko eman digu bere joan beharrak eta asko botatzen dugu faltan. 

Espero dugu berehala bisitan etortzea!

Oso bizkotxo goxoa ekarri zigun azken egunean! Bisitan bazatoz eskertuko genuke beste bat ere ekartzea! Arantxak esan du nota altuagoa jarriko dizula!

Beno, Alex! Asko ikasi Unibertsitatean irakasle on bat izateko!


ESKERRIK ASKO ZURE LAGUNTZAGATIK!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina