Ekaineko lehenengo egunean Kontxako badian piraguismo egiten egon ginen. Mundiala izan zen, asko ikasi genuen eta ederki pasa genuelako.
Piraguak ateratzen ari gara. |
Txalekoak jantzi eta gero arraunak hartu genituen. Gero, piraguak ateratzen laguntzen hasi ginen. Ondoren, monitoreek arraunak nola hartu erakutsi ziguten eta ariketa batzuk egin genituen ikasteko.
Uretatik kanpo ariketa hauek errezak ziren eta dibertigarria iruditu zitzaigun.
Uretara sartzeko momentua iritsi zen, eta nork bere piragua eta arraunak hartu eta itsas ertzera abiatu ginen.
Baina ez pentsa lan erraza izan zenik piraguak oso pisutsuak ziren eta.
Monitoreek piraguan nola eseri azaldu ziguten ahalik eta hobetoen joateko.
Banan banan sartu behar izan genuen uretara irakasle eta monitoreen laguntzaz. Hotza pasa genuen lainotuta zegoelako eta haize handia zebilelako.
Itsasoari begira... |
Hala ere, esperientzia polita izan zen kirol berri bat frogatu ahal izan genuelako eta edozein gauza egiteko gai garela erakutsi genuelako.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina