2016(e)ko maiatzaren 25(a), asteazkena

IKASLEAK Dj

Incredibox aplikazioa erabiliz, LH6Bkoek eta LH5Bkoek kanta bikainak prestatu dituzte.

Ondorengo estekan dituzue entzungai:

sazumusika.wix.com/incredibox

Saiatu zuek ere zuen bertsioak egiten. Ondo pasa!

EUSKAL KANTA BERRIEN LEHIAKETA

Euskal kanta berriak ezagutzeko lehiaketa bat antolatu dugu musikako saioetan. LH6 eta LH 5eko gela bakoitzak euskal kanta berri bat proposatu du. Kantu guztiekin wix hau prestatu dugu. Kantuak entzungai eta ikusgai izango dituzue ekainaren 3a arte, gustukoena bozkatu dezazuen.

Ekainaren 6an jakinarazio dugu zein izan den kantu eta musika talde irabazlea.

Gozatu musikarekin!

sazumusika.wix.com/euskalkantaberriak

2016(e)ko maiatzaren 24(a), asteartea

ESPERIMENTUAK

ESPERIMENTUAK
5.B mailako ikasleek prestaturiko hainbat esperimentu ikus ditzakezue bideo hauetan.
Ikasi dugu: 
1) Esperimentuak egiteko, aldez aurretik, behar diren material guztiak ditugula ziurtatu behar da.
2) Zer lortu nahi dugun ondo jakin behar da.
3) Askotan, lehenengo saiakeran ez dela lortzen nahi dena.
4) Esperimentuen bidez gauza asko ikasten dira.    


Koloreekin jolasten


Plastilina etxean egiteko



Magia pixka bat?



2016(e)ko maiatzaren 22(a), igandea





"ASMAKUNTZAK ETA ASMAKARIAK"



Bigarren hiruhilabetean landu dugun gaiaren inguruan 5.mailako ikasleen hainbat gogoeta:

"Gelan bideo asko ikusi ditugu esperimentoei buruz,asmakari batzuen izen-abizenak bilatu ditugu,non jaio ziren eta non bizi ziren. Asmatzaile batek izena zuen Pasteur eta, amorruaren kontrarako txertoa asmatu zuen. Asmatzaile edo asmakariei esker dauzkagun gauza asko,eta asmakuntza batzuk oso garrantzitsuak dira guretzat eta gure bizitzarako,adibidez: penizilina,jarabeak... 
Ez bagenituzke gauza guzti hauek, gaixotasun asko egongo ziren eta jende asko hilko zen"
                             
Alejandra 

"Ingurunen asmakuntzak eta asmakariak lantzen ari gera. Nire ustez, denak dira garrantzitsuak,baina nire ustez gehien importa diren asmakuntzak medizinakoak dira:txertoak,x-izpiak, estetoskopioa...
Horrelako gauzak gustatzen zaizkit pertsonei laguntzen dietelako.
Janire

"Historian zehar asmakuntza asko egon dira, eta gehienak oso importanteak izan dira gure bizitzarako. Adibidez, gurpila egongo ez balitz, ez ziren existituko ez kotxeak, ez hegazkinak, ez autobusak... Asmakuntz-arlo asko daude, adibidez medikuntzan, teknologian, garraioetan, etab. Baino importanteenak asmakariak dira, asmakariak asmakuntzak egiten dituzte eta. Milaka asmakari daude, hala nola Albert Einstein, Thomas Alba Edison, Leonardo Da Vinci, Louis Pasteur... Nire asmakari gustukoena Thomas Alba Edison da, elektraindarra asmatu zuelako"
                                         Isan 

"Asmakariek egin dituzte asmakuntza asko denboran zehar. Batzuk oso oso garrantzitzuak,batzuk onagoak beste batzuk baino. Asmakari bat:Antonio Meucci da, mobila asmatu zuela.Asmakizun bat:gurpila adibidez. Nik,gurpila, azmakizun garrantzitzuenetariko bat dela uste dut,eta sua ere,baino sua aurkikuntza bat da. Eta zuri,ze asmakuntza irudiditzen zaizu garrantzitzuena?

 Oihane

"Nik asmakizun garrantzitzuen garapenaz hitzegingo dizuet.Benga,goazen hastera! Lehen betaurrekoak erdiaroan asmatu ziren,eta ez ziren gaur egungo bezalakoak, ez zeuzkaten patilarik eta erabiltzeko eskuekin hartu behar ziren. Bai, bai! Entzuten duzuena! Ez al da ikaragarria? Monokulo izena zuten.Gainera, diru asko zutenek bakarrik ahal zituzten erosi.
Zinema,Lumiére anaiek asmatu zuten. Lehen filmak kolorerik gabekoak ziren; ez zuten soinurik, bakarrik musika eta gainera piano jotzaile batek jotzen zuen zineman bertan. Denborarekin soinua sartu zuten eta kolorea ere.
Aisha