2015(e)ko abenduaren 16(a), asteazkena

MINI PIZZA


 We are 5A class students and we are going to explain how to make a mini pizza in 5 minutes.It's very easy, have a look at this video.



2015(e)ko abenduaren 11(a), ostirala

EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN AURKAKO EGUNA

Azaroaren 25ean  "emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna" izan zen.
Gelan, gai honetaz asko hitzegin ondoren,
marrazki polit hauek egin genituen, borobil moreak erabiliz. 



Paretan zintzilikatu genituen  gure lanak



Ez da txantxa,ez!
Gora emakumeak!
Indarkeriarik ez !
Denok berdinak gara!


2015(e)ko abenduaren 3(a), osteguna

URA: ALTXOR PREZIATUA


Gogoratzeko ura ez dugula alperrik gastatu behar, komuneko edo sukaldeko ateetan zintzilikatzeko ekoetiketa hauek egin ditugu gelan.

 Ura zaintzeko aholku hauek emango dizkizuegu:
1- Txorrota itxi hortzak garbitzerakoan.
2- Ez bota zaborra ibai edo itsasoetara.
3- Dutxatu bainatu beharrean.
4- Garbigailuan arropa asko jarri une batez.
5- Ez jolastu txorrotaren urarekin.


Ekoetiketak zintzilikatzeko
Triste daude



Ez ahaztu  : "alperrik ez gastatu ura"!


2015(e)ko azaroaren 25(a), asteazkena

ADITZ MOTAK




Gaur, Euskerako saioan aditz motak ikasi ditugu.Horretarako, aditzaren inguruko azalpena irakurri dugu;ondoren,arbelean eskema bat egin dugu, ideiak ordenatzeko.Ikusten duzuenez, "ikasten" ere ikasten ari gara.




2015(e)ko azaroaren 16(a), astelehena

ON KIXOTE LIBURUA IRAKURTZEN LIBURUTEGIAN



"On Kixote" liburua irakurtzen ari gara.Liburuan,abentura harrigarriak agertzen dira:"Haize erroten" abentura, "Lehoien" abentura eta "Santxo airean" abentura.Oso ongi ari gara pasatzen liburua irakurtzen!  



Liburutegian, Pedroren azalpenak jarraitzen


Arretaz irakurtzen



Liburutegian gustura irakurtzen ari gara

"On Kixote" liburua irakurtzea gomendatzen dizuegu.

2015(e)ko azaroaren 13(a), ostirala

NESPRESSO BELARRITAKOAK



Kafea gustatzen al zaizue? Eta belarritakoak?
Aurreko astean belarritakoak egin genituen nespresso kapsulak berrerabiliz.

ZER BEHAR DUGU?
Eskulan hori egiteko hurrengoa beharko duzue:
  • 4 nespresso kapsula
  • Loktite pote bat.
  • jostorratza potolo bat.
  • Azkazalentzako esmaltea.
  • Engantxeak.

Eskulanak egiteko materaliak.



NOLA EGITEN DA?


Lehenbizi,kapsulak zapaldu genituen,txapal-txapal eginda geratu arte.Ondoren,bikoteka itsatsi genituen.Jarraian,azkazalentzako esmaltearekin apaindu genituen nork nahi zuen eran.Azkenik,engantxeak jarri genizkien.






Ederrak, ezta?
Anima zaitezte eta berrerabili!
 

2015(e)ko urriaren 16(a), ostirala

EUSKARAREN ALDEKO DANTZA



Euskara kanpainarako "Bero-bero" izeneko abestia eta dantza ikasi genituen. Ikasi ondoren 2.mailako ikasleei erakutsi genien.





Gure ustez oso polita geratu zitzaigun. 
Animatu zuek ere!

2015(e)ko urriaren 2(a), ostirala

EUSKARAREN ALDEKO KANPAINA

Euskara bultzatzeko eta gure artean euskaraz hitz egiteko,5.mailan kanpaina bat prestatu dugu .Horretarako jarduera batzuk egin ditugu: klasean euskaraz hitz egiteko kontratoa, lehenengo mailakoentzat dantza bat prestatu eta argazkian ikusten dituzuen pin ederrak.



Gustatu al zaizkizue?